Sarrera





Blog honetan, Laudioko Herriaren Pilota Elkarteari buruz hitz egingo dugu, hala nola, bere kokapenaz, organigramaz,testuinguruaz...

Hasteko, pilota elkarte honen helburua, ez da apalategiak sariz betetzea eta hemendik ateratako pilotari profesionalen argazkiekin posterrak frontoiko paretetan jartzea. Horrek ez du esan nahi norbait ateratzen bada ez garela horretaz arro egongo, ezta gutxiagorik ere. Gure helburu nagusiena, ahalik eta ume gehiago edo herritar gehiago pilota mundura erakartzea eta pilota gu sentitzen dugun modu horretan sentitzea da, beraien parte izango balitz bezala. Uste dugu, helburu hori gutxinaka gutxinaka lortzen ari garela gero eta ume gehiago izena ematen ari dutelako pilota elkarte honetara eta horren ondorioz, konturatu gabe beraien gurasoak ere erakartzen ari gara.

Bestetik pilota munduan oso garatua dagoen arazo bati aurre egitea dugu helburu, hau da, emakumearen presentzia handitzearena. Gaur egun gure klubean 6 bat neska ari dira palan zein esku pilotan eta beharrezkoa dugu kantitate hori areagotzea pilota mundua askoz ere aberatsagoa izan dadin.


Horregatik elkarte honetan parte izatea aholkatzen dizuegu, horretarako hona hemen gurekin kontaktatzeko aukera:


KONTAKTUA
Telefonoa
946 72 43 64
Humberto
622 00 95 49
Felix Peral
685702984
Kalea
Santa Ana kalea, 1
Aretako auzoa (Laudio)

13 iruzkin:

  1. Blog hau oso erabilterraza iruditu zait. Informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikusten da, elkarrizketak (guraso, pilotari..), beste urtetako blogak erreparatu, hainbat artikulu erabili etab. Euskarari dagokionez, testuak oso argi daude eta ortografia zuzen, hizkuntzaren aberastasuna zainduz idatzi dutela nabaritzen da. Iktak ondo erabili dituzte, blogean, argazkiak, bideoak etab. ageri baitira. Blogaren diseinuari dagokionez, hasieran esan bezala erabilterraza iruditu zait, dena oso ondo sailkatuta baitago. Kolaborazio lana dela ikusteko, sarrerako argazkian lankide guztiak agertzen dira. Lanaren araberako irizpide zehatzei dagokionez, bi ezpezialitate jolasten direla adierazten dute. Alde batetik, eskuz (Banaka, binaka eta 4 ½) eta beste aldetik pala (Larruzko pala eta gomazko pala). Ondo adierazten dituzte espezialitate hauen joko testuingurua. Instalazioei dagokionez, oso ondo deskribatu dituzte izan ere, argazkiak erabili dituzte. 10ekoa zuentzako!

    ErantzunEzabatu
  2. blogaren diseinua paragabea da. benetako enpresa edo elkarte baten webgune propioa dirudi. esteka guztiak ondo adierazirik daude eta beste orrialde interesgarriekiko loturak ondo adierazita daude. nabari da instalazioak eta entrenamenduen nondik norakoak eta xehetasunak ikuskatzera bertaratu zaretela. ikt baliabide mordoa erabili duzue, orriaren bisitan zehar musika entzun ahal izatea ere xarma berezia ematen dio. euskara maila txukuna nabari da orrialde guztian. blog honek elkarte honetan izen emateko benetako gogoak sor ditzake. 9´5ekoa merezi duzue. Bejondeizuela!

    ErantzunEzabatu
  3. Oharrak:
    Bloga zabaltzean entzuten den musika oso sarrera ona ematen dio blogari.
    Antolakuntza simple eta eraginkorra, dena aurkitzen da oso erraz. Oinarrizko irizpideak agertzen dira.
    Nota 9,5

    ErantzunEzabatu
  4. Ebaluazio irizpide nagusien inguruan esan beharra dut informazio iturri ugari darabiltzatela (elkarrizketak, web orriak…) eta edukiek ondo erantzuten dituztela galderak eta kasu askotan asko sakontzen dutela. IKT ugari dituzte eta nahiko didaktikoa egin dute (hainbat ariketaren bideoak igo dituzte),akats ortografikoei dagokienez ez dut ez dut bat ere aurkitu.
    Ebaluazio irizpide zehatzen inguruan jokamoldeen joko ekintzan zehaztasun falta aurkitu dut baita joko-testuinguruan ere, hala ere, materiala eta instalazioen inguruan nahikoa azalpen eman dute.
    Aipatutako irizpideak kontuan hartuta nire ustez blog honek 10etik 9,5eko nota merezi du.

    ErantzunEzabatu
  5. HERRIAREN PILOTA ELKARTEA

    1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    -Datuak jasotzeko iturri ezberdinak jaso dituzte: pilota elkarteko kide ezberdinekin izandako elkarrizketak, beste blog batzuen behaketa eta beste web orri batzuk.
    -Aurkezpenari dagokionez oso blog antolatua da, primerakoa benetan. Informazio guztia bikain aurkitzen da oso erraz eta zehatza da emandakoa.
    -IKT tresnak erabili dituzte, argazkiak, elkarrizketak eta bideoak umeek egindako ariketen inguruan. Blog osoan zehar honakoak azaltzen dira eta horrek erakargarria bihurtzen du irakurketa, batez ere klubeko umeren batek ikusi behar badu.
    -Diseinua bikaina da nire ustez eta oso ongi antolaturikoa. Primeran dago, musika eta guzti du. Oso diseinu landua du.
    -Kolaborazio lana izan denaren ebidentzia argiak daude, talde argazkia dute sarreran eta gainera lan handia eman dien bloga dirudi oso landua delako.
    -Erabilitako hizkuntza egokia da, zailtasunik gabe irakurtzen dena eta ortografia akatsik gabekoa.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    -Instalazioak erakutsi dituzte eta kluba osatzen dutenen deskribapena ere egin dute asko zehaztuz. Parte-hartzaileak, entrenatzaileak eta ingurukoen deskribapenetan asko zehaztu dute.
    -Inguruko ikastetxeei buruzko aipamena egiten dute kokapena zehaztuz eta informazioa erantsiz. Hala nola ikastetxe publiko zein itundutakoen zerrenda osatu dute.
    -Klubaren inguruko informazio asko ematen da, oso blog garatua da eta lanean denbora asko pasa dutela antzematen da.
    3. Kalifikazioa
    Nire ustez lana bikaina da, zoriontzen zaituztet benetan. Nire nota 10 da.
    4. Ane Lore Nazabal (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ErantzunEzabatu
  6. 1.Ebaluazio irizpideak kontuan hartuz, esan daiteke blog hau oso ondo dagoela, izan ere, ebaluazio irizpide guztiak jarraitu eta betetzen ditu.
    Informazio iturriei dagokionez, beraien blogean ikusi daiteken bezalaxe hainbat informazio iturri erabili dituzte. Gainera, hanibat elkarrizketa egin dituzte bai eskolako pilotariekin nahiz arduradunekin.
    Erantsi beharra dago baita ere, testua argia dela, izan ere, dena ondo ordenatua dago eta lana egiteko emandako galderei zehaztasunez erantzuten dio. Horrez gain, beren galeria sailean argazkiak eta bideoak bezalako tresnak erabili dituztela ikus daiteke, bloga dinamikoago eta interesgarriago bihurtuz.
    Beste alde batetik, blogaren diseinuari dagokionez, asko gustatu zaidala esan beharra dago. Erabilitako koloreak eta formatoa erakargarriak iruditu zaizkit eta horrek nire atentzioa deitu du, gainera ondo ordenatua dago informazioa orrialde desberdinetan banatu baitute.
    Azkenik, hikuntza aberastasuna eta kalitateari dagokionez, ondo idatzia dago, testua argia delako beraz erraza ulertzen eta ez dago ortografia akatsik.

    2.Helburu zehatzen inguruan uste dut orokorrean, ondo eta osotasunez erantzun zaiela planteatutako galderei, hala ere, ondo egongo litzateke orrialde bat erabiltzea eskolan erabiltzen diren espezialitateak zeintzuk diren zehazteko. Eskolaren tipologia eta kokapena zehazten da, eta instalakuntzak bisitatu direla ikusi daiteke instalakuntza sailean ipinitako argazkiei esker. Eskolatik gertu dauden ikastetxeen inguruan ere hitz egin dute eta elkarteko kideen inguruko informazio ugari ere badago izan ere kideen eta arduradunen arteko bereizketa egin dute eta orrialde bat eskeini diote atal bakoitzari. Horrez gain, jendea erakartzeko hainbat jarduera desberdin dituztela ere jarri dute, hala nola, irteeratxo bat egitea Euskal Herriko herrietan zehar pilotari ezagunenak ezagutzeko. Honen inguruko informazio zabala eta argia jarri dute. Eskolarekin harremanetan jartzeko sail bat ere badute, beraz esan daiteke blog honek elkarteko informazio esanguratsuena modu egoki eta garbian biltzen duela.

    3.Amaituz, eta aurreko guztia kontuan hartuz nire iritziz blog honen nota 10 da.

    4.Maddalen Fuentes (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ErantzunEzabatu
  7. Herriaren Pilota Elkartea

    1 Ebaluazio irizpideak
    Hiru informazio iturri baino gehiago erabili dituzte.( elkarrizketa ezberdinak, blogak, web-orriak…).
    Sakontasunez garatu dituzte edukiak, eta esteka ezberdinen bidez informazioa gaineratu dute.
    Beraiek eginiko bideoak eta argazkiak erabili dituzte, ikt-ak ongi erabili dituzte. Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira eta xehetasunak zaindu dituzte.
    Talde lana egin dutelaren ebidentziak daude. Hizkuntza zuzena erabili dute.
    2 Irizpide zehatzak
    Klub eskolaren kokapena zehaztu dute: bai hitzez, bai ikt ren bidez ere(google maps).
    Historia eta irabazi dituzten txapelketak aipatu dituzte.
    Inguruko ikastetxeak aipatu dituzte.
    Instalazioak erakusten dituzte eta hauek libre noiz dauden adierazten dute ordutegi taula baten bitartez.
    Giza baliabideak aipatu dituzte, arduradunak nortzuk diren aipatzen dituzte.
    Ze materialak erabiltzen dituzten esan dut, baina ez dute kopururik aipatu.
    Helburu nagusiak sarreran agertzen dira.
    Eskolan jokatzen den modalitateari (esku pilotari eta gomazko paletari) buruzko informazioa bildu dute eta dituzten pilotarien arabera txapelketetara aurkezten diren bikoteak sailkatu dituzte.
    Gazteak klubera erakartzeko egiten diren jarduerei buruzko informazioa agertzen da.
    Bestelakoetaz hitz egiten badugu, denetarik sartu dute: galería, harremanetan jartzeko telefonoa (hiru teléfono), intereseko estekak, material salmenta…
    3.kalifikazioa
    10

    4.Iñigo Ardanaz (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ErantzunEzabatu
  8. 1) Aztergai dudan blog hau, Herriaren pilota eskola, orokorrean nahiko ondo betetzen ditu ebaluazio irizpideak. Lehenik eta behin, esan beharra dago, datuak jasotzeko orduan, Laudiora joan dela talde osoa informazio bila eta horretaz gain, bloga egiteko orduan, aurreko urteko blogetan eta beste blog batzuetan oinarritu direla. Gainera, bloga txukun aurkeztuta dago, eta alderdi bakoitzean dagokion informazioa aurkitu daiteke, azpi alderdiak ere aurkitzen dira, eta horrek informazio bilaketa errazagoa izatea eragiten du. Baita ere, kokapena zehazteko orduan, mapa baten bidez adierzi dute, lekua non dagoen argiago ikus dadin. Bestetik, argazki asko ikus daitezke, eta bideoak ere. Modu horretan, elkartearen egitura bideo eta argazki hauen bidez modu errazago batean ikusten da, izan ere, instalazioak edota pilotariek entrenamenduetan egiten dituzten ariketa motak agertzen dira. Euskara maila gainera ona da eta txukun idatzita dago. Bukatzeko eta nire ustez, elkarrizketaren bat falta da, pilotari, entrenatzaile edo juntako norbaiti egina, dena den, bakoitzak bere iritzia emateko “iruzkinak” izeneko atala dago.

    2) Bestetik, eskatzen zen informazio gehiena agertzen da. Pilota eskolaren tipologia eta kokapena zehazten da, baita ere pilota eskolan agertzen diren pilotarien adina eta kategoriak azaldu egiten dira. Instalazioei eta materialei buruz ere informazioa ematen da eta argiago izateko, instalazioen eta materialen argazkiak agertzen dira. Elkartearen helburua zein den zehazten du lehenengo orrian, ondo pasatzea dela adierzaiz. Gainera, jendea erakartzeko ekitaldiak eta jarduerak prestazten dituzte, eta hauen azalpena ematen da. Bukatzeko esan beharra dago, blogean musika jarri dutela, blogari bizitasuna emanez.

    3) Azaldutako guztia kontuan izanda, nik 9,5 bat jarriko nioke blog honi

    Uxue Berruete (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)

    ErantzunEzabatu
  9. Asko gustatu zait zuen bloga. Argi ikusten da informazio iturri asko erabili dituzuela. Galdetutakoari oso argi erantzun diozue, IKT-ak oso modu egokian erabiliz, argazki eta bideo ugarirekin. Erraz aurki daiteke nahi den informazioa, bloga oso ordenaturik dago orokorrean.
    Argi dago talde lana izan dela, denak ageri zareten argazki horretan ikus daitekeen bezala.
    Hizkuntza mailari dagokionez, modu egoki batean idatzi duzue.
    Lan bikaina egin duzuela uste dut, eta horregatik 9,5/10-ekin kalifikatuko dizuet bloga.

    Izar Azkoaga (Jarduera Fisikoko eta Kiroleko Zientzien 1. maiako ikaslea).

    ErantzunEzabatu
  10. Blog hau aztertzen hasita esan dezakegu, datuak jasotzeko hainbat informazio iturri ezberdin erabili dituztela, bai elkarrizketa desberdinak, bai youtobe-ko video batzuk eta baita beste blog ezberdin batzuk ere. Aurkezpen aldetik bikiain dagoela esan dezakegu dena oso garbi eta bilatzeko erraz baitago. Kolaborazio aldetik ikusten da denek hartu dutela parte argazki batzuetan laurak agertzen direlako. IKT tresnak ereerabili dituzte gehienbat argazkiak. Eta hizkunta aldetik oso hizkuntza aberata eta akatsik gabekoa erabili dute.
    Blogak behar dituen ezaugarri zehatzak zehatz eta meatz daude azalduta, hau da atal bakoitza oso modu egokian agertzen da, ezaugarri bat bera ere falta gabe
    Kalifikazioa: 9

    AITOR ETXEBARRIA (jarduera fisikoaren eta kiroleko zientzien 1.maila)

    ErantzunEzabatu
  11. Herriaren Pilota Elkartea aztertzen hasiko naiz.

    Lehenik eta behin sartu eta berehala partaide guztien argazkia azaltzen da sarreran; beraz, talde lana izan denaren edo izan ez denaren dudak lehenengotik baztertzen dira; oso ideia ona iruditzen zait hori. Informazio iturri asko erabili dituzte: web orrietako argazkiak, bideoak, beraiek egindako argazkiak eta batez ere beraiek egindako elkarrizketak (gainera elkarrizketa horiek zehaztuta daude nori egiten dioten, eta horrek sinesgarritasuna ematen dio). Bloga oso ondo egituratua dago, informazio guztia ondo ordenatuta eta irizpideak erraz aurki daitezke; horretaz gain, galdetu zaienaren inguruan zehatz mehatz erantzun dute; beraz, behar den informazio guztia aurki dezakegu. Irakurketari dagokionez erraz irakur daiteke, esaldi motzak eta argiak erabiltzen dituzte, konplikatu gabe. Azkenik, IKTei dagokionez lan izugarria egin dute, bai argazki eta bai bideoen inguruan (autre-benjaminek ariketen bideoak, benjaminenak…)

    Irizpide zehatzei dagokionez, klubarekin harremanetan jartzeko kontaktua argi zehaztuta dago: kokapen geografikoa, telefonoa… Jarduera motak ondo zehaztuta daude eta zein alditakoak diren baita ere (1.aldia, 2.a…). Beraien helburu orokorra jarri dute zein den eta erabilitako instalazioak eta lan egiten duten ikastetxeak ere zehaztuta daude. Orokorrean, ez dut akats nabarmenik aurkitu. Oso lan ona egin dutela iruditzen zait; beraz, nire kalifikazioa 9,5 da. Zorionak mutilak!!
    Jon Linder Gabilondo (Jarduera FIsikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko 1.mailako euskarazko ikaslea)

    ErantzunEzabatu
  12. • Blog honek hasieratik sentsazio onak eman dizkit, egitura eta informazio egokiak... Sakon aztertu ondoren eta rubrika puntuazio sistemaren arabera, hau izan da kalifikazioa. BIKAINA
    EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK:
    -Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, liburuak, elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak… Erreferentzia guztiak zuzenak dira.
    Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da.
    IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da
    Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua.
    Ez du inolako ortografia akatsik.

    EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK:
    -Klub/eskolaren kokapena eta tipologia (handia-txikia…, estaldura geografikoa…) eta Ibilbide historikoren deskribapena argi adierazita dago. Gainera sarreran agertzeak erakarri egiten du.
    -Klub/eskolan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak aipatzen dira.
    -Klub/eskolatik gertu dauden ikastetxeen kopurua eta tipologia aipatzen da.
    -Praktikatzeko eskura dituzten instalazioen kopurua eta tipologia aipatzen da. (erabilera ordutegia gaineratu erabiltzaile motaren arabera).
    -Giza baliabideak (zuzendaritza, administrazioa, teknikoak…) agertzen dira.
    -Material baliabideak (tipologia eta kopurua) ere aipatzen da.
    -Euskal pilotako klub/eskolaren helburu nagusiak aipatzen da.
    -Jarduera motak eta kopurua. Ekite esparrua zehaztu (hastapena, aisia, kirol egokitua, errendimendua…). Zehaztu eta deskribatu praktikatzen diren euskal pilotako espezialitateak. Baina, kasu honeta, nire iritziz bideoekin ez da nahikoa, zertxobait idatzi beharko zuten.
    -Erabiltzaileak erakartzeko klub/eskolak proposatzen dituen jarduerak aipatzen dira.
    -Klub/eskolak antolatzen dituen ekitaldiak (txapelketak, topaketak, hitzaldiak, ikastaroak…) argi aipatzen dira.

    Blog hau primeran dago, informazio osatuarekin eta gainera erabilterreza da, horregatik eta irizpide guztiak betetzen dituelako ematen diedan nota 10ekoa da.

    ErantzunEzabatu
  13. Herriaren Pilota Elkartea:
    1- Ebaluazio irizpide nagusiak:
    - Blog hau egiteko informazio iturri desberdinak erabili dituztela ikusten da, informazio iturrietan agertzen den moduan Bibliografian, beste blog batzuetan eta pilota elkarteko kideekin elkarrizketan oinarritu baitira.
    - Informazioa argi eta garbi ordenatua dago eta erras aurkitu daiteke behar den informazioa.
    - IKT tresnen erabileraren inguruan esan beharra dago izugarrizko lana egin dutela pilotarien ariketen bideoak jarriz, instalazioen argazkiak erabiliz, musika jarriz…
    - Diseinuari erreparatuz, bloga erakargarria eta erabilerraza da, oso ondo antolatua baitago.
    - Argi ikusten da lana kolaborazioan egina dela, kide guztiak joan baitziren instalazioetara.
    - Hizkuntzaren erabileraren inguruan ez daukat pegarik, egokia eta akatsik gabea baita.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzak:
    - Aipagarria iruditzen zait galerian dauden argazki pila eta benjaminentzako agertzen diren ariketa ereduak, erabilgarriak iruditzen baitzaizkit. Egokiak dira gurasoek jakiteko ikasleek nolako ariketa motak egiten dituzten.
    3- Kalifikazioa: Aurrez aipatutako guztiagatik, lan hau nire gustukoa izan denez, nire nota 9,75 da.
    4- Mikel Errasti Erdozia (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ErantzunEzabatu